Gizartea -

Proba klinikoak

Malariaren aurkako txertoak arriskua duten umeen erdia babes ditzake

RTS,S txertoarekin egindako proben aurreneko emaitzen arabera, botikak Afrikako umeak babesten ditu malaria klinikoaren eta larriaren aurrean.

Malariaren aurkako txertoak arriskua duten umeen erdia babes ditzake. EFE
Malariaren aurkako txertoak arriskua duten umeen erdia babes ditzake
Malariaren aurkako txertoak arriskua duten umeen erdia babes ditzake. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malariaz kutsatzeko arriskua duten umeen erdia babes ditzakeen txerto batek proba kliniko kritikoak gainditu ditu Afrikan, 'New England Journal of Medicine' aldizkariak gaur argitaratutako txosten baten arabera.

RTS,S txertoarekin egindako proben aurreneko emaitzen arabera, botikak Afrikako umeak babesten ditu malaria klinikoaren eta larriaren aurrean.

Proba horiek Afrikako zazpi herrialdetan kokaturik dauden 11 ikerketa zentrotan egin dituzte. RTS,S txertoaren hiru dosik malariaz kutsatzeko arriskua % 56 bat murrizten du umeetan, eta % 47 bat malaria larria pairatzeko aukerak, txostenaren arabera.

Mozambikeko Manhica Osasun Ikerketa Zentroak (CISM) eta Bartzelonako Nazioarteko Osasun Ikerketa Zentroak (CRESIB) egin dituzte ikerketak.

Munduko ikerlariek malariaren aurkako txerto bat bilatu dute bi hamarkadetan zehar. Gizateriaren erdiak malariaz kutsatzeko arriskua du eta gaixotasunak jota milioi bat pertsona baino gehiago hiltzen dira urtero, Afrikako bost urtez azpiko umeak gehienbat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea