Gizartea -

Koronabirusa

Nola eragingo diote garraioari EAEko neurri murriztaile berriek?

Garraio publikoan ez da edukiera mugarik ezarriko, baina bai ordutegiari dagokionez: azken bidaia gauerdian abiatu beharko da (taxiak eta ibilgailu gidaridunak salbuetsita daude).

Urriaren 26ko dekretuak garraio publikoan ezarri beharreko neurri espezifikoak jasotzen ditu. EiTB
Hainbat bidaiari Bilboko Metroan sartzen.
Urriaren 26ko dekretuak garraio publikoan ezarri beharreko neurri espezifikoak jasotzen ditu. EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udalerri guztietan zein EAEn konfinamendu perimetrala ezartzen duen Jaurlaritzaren dekretuak neurri zehatzak ezarri ditu garraioaren esparruan.

(Eusko Jaurlaritzak dokumentu ofizial bat zabaldu du urriaren 28an, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren eta urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren inguruan sortutako zalantzak argitzen saiatzeko. Dokumentu horretan egiten dena interpretazioa bat da, eta ez du inola ere ordezten dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako dekretuaren edukia)

Orokorrean, garraio publikoak ez du edukiera mugarik izango, baina bai ordutegi aldetik: taxiak eta ibilgailu gidaridunak kenduta, gainerakoek azken zerbitzua 24:00etan abiatu beharko dute.

Dekretuan jasotzen denez, "erabiltzaileek erraztuko dute pilaketarik ez egotea, sarreretan eta irteeretan distantziak errespetatuz". Operadoreek izendatutako profesionalek kontrolatuko dute edukiera eta zehaztuko dute unitate bat noiz dagoen beteta, osasun eta segurtasun irizpideei jarraituz. Txartelak aldez aurretik saltzea sustatuko da. Guztiz nahitaezkoa eta ezinbestekoa da sei urtetik gorakoek maskara erabiltzea, eta gomendagarria, ahal den neurrian, adin horretatik behera. 

Lurreko garraioan, ibilgailura tarteko edo atzeko ateetatik sartzea finkatuta dutenek aurreko atetik sartzen uzteko modua berreskuratu ahal izango dute (manparak jarriko dituzte gidari-postua publiko orokorretik isolatu ezin denean —gomendioa da—).

Garraio pribatuari dagokionez, ibilgailuko plaza guztiak erabili ahal izango dira. Ibilgailu partikularretan ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, baldin eta bidaiariak elkarrekin bizi badira etxebizitza berean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Metro Bilbao Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Lurraldebus Gasteizko tranbia Bilboko tranbia Donostia Topoa Garraio publikoa Koronabirusa Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian? LABI Euskadi