Itxi

2020/10/30

12:59

Gizartea

KORONABIRUSA

Konfinamendu perimetrala ezarri dute Estatuko autonomia erkidego ia guztietan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Oraingoz ez dute mugikortasuna mugatu Extremaduran, Balear Uharteetan eta Kanarietan. Madrilek mugikortasuna Domu Santuko eta Almudenako zubietara mugatu du.

  • Madrilgo kaleak hutsik, etxeratze-aginduan

    Madrilgo kaleak hutsik, etxeratze-aginduan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiar estatuan, autonomia erkidego ia guztiek beren kanpo mugak itxi dituzte koronabirusaren hedatzea geldiarazteko. Azken orduetan, konfinamendu perimetrala ezarri dute, besteak beste, Galizian, Katalunian, Kantabrian eta Valentziako Erkidegoan. Madrilek, bestalde, mugikortasuna mugatu du Domu Santuko eta Almudenako zubietan.

Galiziako Xuntak zazpi hiri eta mugakide dituzten udalerrietako batzuk itxiko ditu ostiral arratsaldetik aurrera. Neurri horiek 15:00etan sartuko dira indarrean eta asteartean berrikusiko dituzte.

Valentziako Erkidegoa izan da itxiera perimetrala iragarri duen azkena. Ostiral eguerdian sartuko da indarrean eta zazpi egun iraungo du. Herritarrak beren bizilekutik atera ahal izango dira, beti ere, autonomia erkidegotik irten gabe. 

Kataluniak konfinamendu orokorra agindu du 15 egunez, 06:00etatik aurrera, eta asteburuetan herriak ere itxiko ditu. Horrez gain, antzerkiak, zinemak, profesionalak ez diren kirol-jarduerak eta haur eta gazteen eskolaz kanpoko jarduerak debekatu ditu.

Kantabrian, itxiera iragan gauerditik azaroaren 9ra arte izango da, eta datorren asteko eskola umeen oporrak bertan behera geratuko dira.

Madrilgo Erkidegoak, ostera, hurrengo bi zubietarako agindu du itxialdia (Domu Santukoa eta Almudenakoa).

Andaluzian ere itxiera perimetrala ezarri dute, eta azaroaren 9ra arte itxiko ditu mugak. Halaber, herritarrek ezingo dute Sevilla, Jaen eta Granada probintzietatik atera.

Aurrez, Murtziak, Gaztela eta Leonek eta Gaztela-Mantxak hartu dute neurria.

Gaur gaurkoz hauek dira mugak itxi dituzten lurraldeak: Andaluzia, Kantabria, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Galizia, Murtzia, Aragoi, EAE, Nafarroa, Errioxa eta Asturias.

Oraingoz kanpo mugak itxi ez dituzten lurraldeak hauek dira: Extremadura, Balear Uharteak eta Kanariak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;