Gizartea -

DELITUAK

Hiru atxilotu eta ikertu bat Martzillako ganadutegi batean kalteak eragiteagatik

Salaketaren arabera, susmagarriak hainbat gauetan sartu ziren lursailean eta 20.000 euroko kalteak eragin zituzten, zezen baten heriotza, besteak beste.

Azken sarraldian hil zen zezena. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Azken sarraldian hil zen zezena.
Azken sarraldian hil zen zezena. Argazkia: Nafarroako Gobernua

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak Funesko hiru gazte atxilotu ditu eta Erriberriko adingabe bat ikertzen ari da, Martzillako zezen-sail batean kalteak egitea egotzita. Leporatzen dietenaren arabera, gauez hainbat aldiz sartu ziren ganadutegira zezenei errekorteak egitera, eta 20.000 euroko kalteak eragin zituzten, besteak beste, zezen bat hil baitzen.

Martzillako zezen-lursailaren jabeak Tafallako Foruzaingoaren polizia-etxean salatu zuenez, hainbat gazte bere lursailera sartzen ziren tarteka, bere ustez, zekorrak, bigantxak eta zezenak toreatzera. Taldearen azken sarraldiaren ostean, jabeak lau zezen aske aurkitu zituen plazan, eta zazpi zezen, beste ukuilu batean, eta bat hilda aurkitu zuen horien artean. banatuta eta zezen bat hilda aurkitu zituen. Lursaila zaintzen geratu zen gau batean, gazte batzuk bertara sartzen ikusi zituen, eta horietako bat ezagutu zuen.

Gerora, kasua ikertu duen Tafallako Foruzaingoaren Polizia Judizialeko Taldeak gainerako inplikatuak identifikatu eta atxilotu egin ditu.

Kaltetuak bere ondareak jasan duen kaltea salatu du, animalia horiek toreatu dituztenez ezingo dituelako saldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Foruzaingoa Abeltzaintza