Gizartea -
Migratzaileen krisia
Gutxienez 140 pertsona hil ziren Kanarietara bidean hondoratu zen patera batean
Senegal parean hondoratu zen ontzia, eta erreskate taldeek 59 pertsona onik ateratzea lortu zuten.
agentziak | erredakzioa
Gutxienez 140 pertsona hil ziren Kanarieta bidean hondoratu zen pateran, Migrazioen Munduko Erakundeak jakitera eman duenez. Dirudienez, ontzian leherketa bat izan zen, Senegalgo uretan, irletara zihoazenean.
"Gutxienez 140 pertsona ito dira 200 bat migratzaile zeraman itsasontzi bat Senegalgo kosta parean hondoratu zenean. 2020an izan den hondoratze hilgarriena izan da", adierazi du erakundeak agiri batean.
Hainbat komunikabideren arabera, Espainiako eta Senegalgo erreskate taldeek eta inguru horretan zeuden arrantzaleek 59 pertsona erreskatatu eta 20 bat gorpu aurkitu zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea