Gizartea -

TRAFIKOA

Errepidean hildakoen kopuruak gora egin du, joan-etorrien kopuruak behera egin arren

RACVNek adierazi duenez, trafiko istripuek eragindako heriotzak udan ugaritu egin dira, eta hildako motozaleen kopuruarekin kezkatuta agertu da.

Autoak errepidean. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Autoak errepidean.
Autoak errepidean. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Real Automovil Club Vasco Navarro (RACVN) elkarteak nabarmendu duenez, udan, pandemiaren ondorioz errepideko joan-etorriek behera egin duten arren, Euskal Herrian istripuz hildakoen kopuruak gora egin du. Uztaila, abuztua eta iraila artean, 14 pertsona hil dira (aurreko urtean baino bat gehiago) Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan, eta 6 (aurreko urteetan baino bi gehiago) Nafarroakoetan.

Eusko Jaurlaritzaren eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Trafikoko datuetan oinarrituta egindako 2020ko udako RACVN txostenaren/balantzearen arabera, uztailean eta abuztuan ibilbide luzeko 82,2 milioi joan-etorri egin dira Estatu osoan, eta 2019an, berriz, 91,1 milioi egin ziren. EAEn trafikoa % 12 murriztu da.

Elkarte horren arabera, 2020ko uda "ez da urte mesedegarria izan trafikoari dagokionez"; izan ere, Estatu mailan zirkulazio istripuetan hildakoen bigarren errekorra jarraian lortu den arren, EAEn eta Nafarroan erregistratutako datuak desberdinak izan dira.

Halaber, txostenak erakutsi duenez, uztailean eta abuztuan EAEn hildako 10 pertsonetatik lau eta Nafarroan hildako lau pertsonetatik bat motozaleak ziren. RACVN kezkatuta agertu da "bereziki kezkagarriak" diren zifra hauen aurrean, eta heriotza horiek aztertzeko beharra adierazi du, "zer zuzendu behar den" zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda Trafiko istripuen biktimak