Gizartea -
Sevilla
Gizon bat atxilotuta, amaginarrebaren komunean kamera bat jartzeagatik
'Boligrafo espiak' grabatutako irudietan atxilotua ikus zitekeen boligrafoa bertan jartzen, bainuontzira begira, eta kameraren norabidea behin eta berriz egiaztatzen.
Erredakzioa
Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du amaginarrebaren etxeko komunean bideoa grabatzen duen "boligrafo espia" bat jartzea leporatuta.
El Viso del Alcor (Sevilla) udalerriko 34 urteko gizonezkoari intimitatearen, norberaren irudi eskubidearen eta etxearen bortxaezintasunaren kontrako delitua leporatzen diote, Guardia Zibilak agiri batean azaldu duenez.
Biktimaren esanetan, susmagarria zen boligrafo bat ikusi zuen komunean eta ez zekien zenbat denbora zeraman bertan.
Guardia Zibileko agenteek boligrafoa aztertu zuten eta kamera bat zuela ohartu ziren. Grabatutako irudietan atxilotua ikus zitekeen boligrafoa tokian jartzen, bainuontzira begira, eta kameraren norabidea behin eta berriz egiaztatzen.
Gizonezkoak aitortu egin du boligrafoa jarri zuela.