Gizartea -

BJKNren datuak

1.047 tratu txar salaketa Euskadin, hiru hilabetetan

Batez beste, Espainian % 5,7 hazi da salaketa kopurua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo bigarren hiruhilekoan jazotako indarkeria matxista salaketak 1.047 izan dira, Botere Judizialeko Kontseiluak jakinarazi duenez.

Batez beste, 1.000 emakumetik 9,4k salatu dituzte txartu txarrak EAEn apirila eta ekaina artean. Ondoren atzera egiten dutenen portzentajea % 15ekoa da, eta salaketa aurkeztu eta gero emandako urruntzeko aginduak % 22,54 dira.

Guztira, bigarren hiruhilekoan 236 babes eskaera izapidetu dituzte Euskadin. Horietako 139 (% 59) onartu egin zituzten, eta gainerako 97ak (% 42), ordea, ukatu.

Espainiako batez bestea

Espainiako batez bestekoari dagokionez, emakumeen kontrako indarkeria kasuengatik jarritako salaketak 34.347 izan dira, egunean 377,4 batez beste, urteko lehen hiru hilabeteetan baino % 5,7 gehiago.

Tratu txarrak salatzeko aurkeztutako 34.347 salaketek "egonkortasuna" adierazten dute aurreko urteko aldi berarekin alderatuz gero, hau da, % 0,3 gehiago.

Atzerriko emakumeak dira eraso gehien jasaten dutenak, eta salaketa jarri dutenen artean % 36 dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea