Gizartea -

Aurrekoz atzera

Animalia maskaradunak gara pertsonok.Kontuz,umila dela dioenarekin, sintzeroarekin...

Pandemia garai honetan eskala baten beharra aldarrikatu du Andoni Egañak. Terrazan kafe bat hartu, kotxean lanera joan... pandemiaren arrisku eskalan non daude? 3ko arriskua du horrek? 9koa...

Hartz mozorroa duen pertsona
Hartz mozorroa duen pertsona
Hartz mozorroa duen pertsona

play icon 4:07

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maskaradun animaliak gara pertsonok, animalia konplikatuak.Norbaitek umila dela esaten badizu, kontuz! umil izateagatik harro dago eta... sintzeroa dela dioenarekin argi ibili, agian bere buruari gezurretan arituko zaio edo zuri zeuri. Naturala dela dioenak, ez dezala hain seguru esan. Jendaurreko hitzaldiak nola eman erakusten duten ikastaroetan, lehen lehenik erakusten duten gauzetako bat da zer egin eskuekin. "Ez pentsatzea" "pentsatzea" bezain zaila edo zailagoa baita. Pandemia garai honetan, denok dakizkigu bete beharreko oinarrizko neurriak zeintzu diren, eta denok dakigu kirtenkerietan ezin gaitezkeela ibili. Baina berari tartekoak sortzen dio zalantza: zenbateko arriskua izan dezaketen egunero egiten ditugun joan-etorri, kafe hartze, lan...

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Bertsolariak COVID fokuak