Gizartea -
Auzitegi Goreneko epaia
Armadako brigada bat zigortu dute soldadu bati zirriak egitea egotzita
Auzitegi Gorenak zazpi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio bere ardurapean zegoen soldadu bati sexu-organoak ukitzeagatik. Ebazpenak autoritate-abusu delitu bat leporatu dio.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio Lehor-Armadako brigada bati bere ardurapean zegoen musika bandako emakumezko soldadu bati sexu-organoak ukitzeagatik. Auzitegiak autoritate-abusu delitua eta bere menpean zegoen soldaduari tratu umiliagarria ematea leporatu dizkio.
Auzitegi Goreneko epaiak Auzitegi Militarreko 5. Aretoak urtarrilean ezarritako ebazpena baliogabetu du. Auzitegi honen epaiak autoritate-abusuaren delitua ukatu zuen.
Jazoera 2007ko udan izan zen, Juan L.L. brigadak emakumezko soldadu bati Armadako musika bandako aretoan biltzeko eskaera egin zionean. Bakarrik zeundela, brigadak belaunen gaineran eseritzeko eskatu zion soldaduari eta honek amore eman zuen. Ondoren, sexu-organoak ukitu zizkion eta soldadua hortik ihes egiten saiatu zenean, brigadak erasoa errepikatu zuen.
Auzitegi Gorenaren ebazpenaren arabera, brigadak 3.000 euro ordaindu beharko dizkio soldaduari. "Belaunen gainean jarri izanak sexua izateko baimentzat hartzea erabat ez zentzuzkoa da", ondorioztatu du.