Gizartea -

Bahiketa

Bi boluntario espainiar bahitu dituzte Aljerian

Guztira, hiru lagun bahitu dituzte: Mallorcako Enric Gonyalons, Mundubat elkarte euskalduneko kidea, Extremadurako Ainhoa Fernandez eta Rosella Urru italiarra. Gonyalons zaurituta egon daiteke.

Bahitzaileak Malitik sartu omen dira eta kanpalekuen guneari eraso egin diote. Irudia: EITB
Saharako errefuxiatuei laguntzen ari diren 3 kooperante bahitu dituzte

01:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru boluntario, haietariko bi espainiar, atxilotu dituzte bart gauean Tindouf errefuxiatuen kanpaleku batean, Aljerian. Bahituak Mallorkako Enric Gonyalons, Extremadurako Ainhoa Fernandez eta Italiako Rosella Urru dira. Enric Gonyalons Mundubat gobernuz kanpoko elkarte euskalduneko kidea da eta lehen informazioen arabera, litekeena da zaurituta egotea.

Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren segurtasun indarreko agenteek ibilgailuen atzetik joateko operazio bat abian jarri dute. Hasierako informazioen arabera, ibilgailuek Malirako norabidea hartu dute.

RASDen hitzetan, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa, bahitzaileak Malitik sartu omen dira eta errefuxiatuen kanpalekuen atzerritarren guneari eraso egin diote. Lur orotako ibilgailu batekin joan dira eta su-armak erabili dituzte.

Mendebaldeko Saharako agintariak bahitzaileak bilatzeko lanetan hasi dira jada eta beste lankide boluntarioak dauden gunean zaintza areagotu dute.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Informazio ministeritzak argitaratu duen ohar batean bahitzaileak zeintzuk izan diren ez dakitela diote, baina "terroristak" izan direla esan dute, ziurrenik erradikal islamiarrei aipamena eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea