Gizartea -

TRAFIKOA

A-15a itxiko dute, San Lorenzo-Larre eta Belabieta tunelen egokitze lanak direla eta

Astearteko 22:00etatik asteazkeneko 06:00ak arte ezingo da bertatik ibili.

Andoaingo noranzkoan doazen autoek Tolosaraino joan beharko dute. Argazkia: Artxiboa
Istripu bat Andoaingo errepidean
Andoaingo noranzkoan doazen autoek Tolosaraino joan beharko dute. Argazkia: Artxiboa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Lorenzo-Larre eta Belabieta tunelen instalazioak hobetze aldera, A-15a itxi egingo dute, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenaren arabera, honek bi norabideetan izango du eragina.

Aldundiaren esanetan, Andoaingo noranzkoan egingo den itxiera Berastegiko loturatik egingo da; Iruñeko noranzkoan egingo dena, berriz, Sorabillatik egingo da, Andoaindik. Errepidea astearteko 22:00etatik asteazkeneko 06:00ak arte egongo da itxita.

Andoaingo noranzkoan doazen autoek Berastegitik joan beharko dute; bertan, GI-2130etik Tolosaraino iritsi, eta, han, A-15a hartu ahal izango dute Sorabillako lotunetik.

Bere aldetik, Iruñeko noranzkoan doazen autoek Sorabillan bira egin beharko dute N-1 errepidean sartu ahal izateko. Horrela,  GI-2130 errepidea hartu, eta, Tolosa eta Ibarratik igaroz, A-15 errepidean sartu ahalko dira Berastegitik.

Gipuzkoatik Nafarroara ibilbide luzeak egiteko, Altsasuraino N-1 errepidea hartzea gomendatzen dute, ondoren, Sakanako autobidetik jarraitzeko.

Beste alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundia Olandixo tunela (Arrasate) ixteko sistema hobetzen ari da, eta, beraz, G1-2620 errepidea erabat itxiko dute Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

Gauez itxiko dute, azaroaren 9ko 22:00etatik azaroaren 10eko 06:00etara. Agintariek gomendatu dute G1-2620 errepidea hartzea ordezko ibilbide gisa, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak A-15 autobia