Gizartea -
Turismoko datuak
Sebastian: 'ETAren iragarpenak bultzada emango dio EAEko turismoari'
Espainiak 6 milioi turista inguru izan ditu, % 9,2ko igoera Miguel Sebastian turismo ministroak gaur jakitera eman duenez.
Erredakzioa
ETAren iragarpenak euskal turismoari "bultzada" emango diola esan du Industria, Turismo eta Merkataritza ministroak, Miguel Sebastianek irailera arte iritsi diren turisten datuak argitaratzeko eman duen prentsaurrekoan.
Turismoan hazkunderik handienetakoa izan duen erkidego bezala aipatu du Sebastianek EAE; irailean % 22,7 eta 2011ko lehen bederatzi hiletan % 8 igo da.
Bai turismoarentzat eta bai industriarentzat terrorismoaren amaiera "albiste ona" izango dela esan du.
"Bakearen osagai gehigarriak Europako destino turistiko garrantzitsuenetakoa bilakatu du Euskadi", gaineratu du.
Turisten kopurua % 9,2 igo da Espainian
Espainiak nazioarteko 6 milioi turista inguru izan ditu irailean; % 9,2ko hazkundea. Espainiako turismoaren historian hirugarren udarik onena, 2006 eta 2007 urteen atzetik. “Hazkunde historikoa da”, esan du Sebastianek.
Erresuma Batutik eta Alemaniatik etorri dira irailean eta urte guztian zehar pilatu diren datuen arabera turista gehien. Ondoren Frantziatik eta Herbehereetatik etorritako turistak daude. Nafarroako hoteletan igarotako gauen kopurua % 11,8 igo dira
Irailean Foru Erkidegoko hoteletan igaro diren gauen kopurua 162.649koa izan da, 2010eko hilabete berarekin alderatua, % 11,8 gehiago.