Gizartea -

Txinako enpresa batean

Langileak greban komunean egondako denbora kobratuko ez dutelako

Greba hasteko erabakia urriaren 16an langileek eta enpresa-zuzendaritzak batzar bat egin ostean hartu zuten langileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erlojuak egiteaz arduratzen den Citizen enpresa japoniarreko 1.000 langilek baino gehiagok greban jarraitzen dute, urriak 17az geroztik. Honen arrazoia langileek komunean “galdutako" denbora soldatatik murrizteko erabakia hartzea izan da.

Nahiz eta bertako autoritateek astebetez luzatu den gatazka honi soluzioa bilatzen ahalegindu diren, Guanxing Precision Machinery Product Factoryko langile eta enpresak negoziaketetan jarraitzen dute.

2005ean hasitako kontaketetan, komunerako joan-etorrian pertsona bakoitzak 40 minutu “galdu” dituela ondorioztatu du enpresak, eta horren kontra egin dute langileek. Gainera, langileen hitzetan, pentsioen ordainketan ere arazoak izan dituzte.

Greba hasteko erabakia urriaren 16an hartu zuten langileek, batzar baten ostean. Batzar horretan, produkzio sailean soldatak kalkulatzeko erabiltzen zen era aldatzea erabaki zuen zuzendaritzak, eta horrek langileen haserrea sorrarazi zuen. Gauzak horrela, beraien eskubide legalak bermatzea eta soldatetatik murriztutako dirua itzultzea eskatu zuten.

Bertako Gobernuak bitartekari lanak egin ditu protesta hasi zenetik. Horren ondorioz, zuzendaritzak soldatetan eginiko murrizketak itzultzea erabaki zuen, baina greban jarraitzea erabaki dute langileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea