Gizartea -

Aljeriako bahiketa

Bahitutako espainiarren familiek zuhurtzia mantentzeko eskatu dute

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ere erakundeei eta komunikabideei zuhurtasuna eskatu die bahitutako pertsonen segurtasunagatik.

Aljerian bahitutako boluntarioak Malin egon litezke

01:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu honetan Rabuniko (Aljeria) saharar errefuxiatu-gunean bahitutako hiru langile humanitarioak (horietako bi espainiarrak dira) Mailera eraman dituzte honezkero, Fronte Polisarioak jakinarazi duenez.

Bere aldetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak astelehen honetan Gasteizen duen egoitzan bilera bat izan du Saharako kanpamentuan bahitutako pertsonetako bik lan egiten zuten erakundeen ordezkariekin, Mundubatekin eta Amigosekin, baita Euskadiko Gobernuz kanpoko Nazio Batuen Erakudearekin ere. Bilera horretan ondorengo gaiak aipatu dituzte:

Lehenik eta behin, euren elkartasuna adierazi nahi izan dute bahitutako boluntarioekin, bereziki Bilbon bizi eta Mundubat Euskadiko NBEren kide den Enric Gonyalonsekin.

Halaber, Kanpo Arazoetako Ministerioak egiten dituen kudeaketetan konfiantza dutela esan dute, bahitzaileak askatzeko, eta errespetua eskatu dute une gogor hauetan bahitutako pertsonen senideentzat.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ere erakundeei, intituzioei eta komunikabideei zuhurtasuna eskatu die bahitutako pertsonen segurtasunagatik eta bahiketa lehenbailehen bukatzeko.

Azkenik, euskal gizarteak sahararrekin duten konpromiso politiko eta soziala nabarmendu dute, eta hango laguntza humanitarioarekin eta lanekin jarraituko dutela gaineratu du.

Bere aldetik, Enric Gonyalons Tindufen (Aljeria) bahitutako Mallorcako boluntarioaren familiaren ustez, "beharrezkoa" da zuhurtasuna mantentzea, kasua era onean argitzeko eta Enric etxera itzuli ahal izateko lehenbailehen.

Bilbon bizi den Gonyalonsen familiak bere konfiantza adierazi die hiru boluntarioak askatzeko lanak egiten ari diren pertsonei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea