Gizartea -

KORONABIRUSA

Gasteizko Udalak 62.000 musuko baino gehiago banatuko ditu datozen hilabeteetan

Egoera zaurgarrian dauden familien artean egingo dute banaketa, hiriko 44 entitateren bitartez. Hilero banatuko dira maskarak: azaroan, abenduan eta urtarrilean.

Musuko banaketa, duela hilabete batzuk, Euskadin. Artxiboko argazkia: EFE
Musuko banaketa, duela hilabete batzuk, Euskadin
Musuko banaketa, duela hilabete batzuk, Euskadin. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak 62.000 musuko baino gehiago banatuko ditu datozen hilabeteetan egoera zaurgarrian dauden familien artean. Gaurtik aurrera egingo dute banaketa, hiriko 44 entitateren bitartez.

Hilero banatuko dituzte musukoak: azaroan, abenduan eta urtarrilean, 21.000 ale hileko.

COVID-19ari aurre egiteko Udalak abian jarritako kontingentzia planaren baitako ekimena da.

Zehazki, Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkariordetzak duela gutxi Gasteiz hiriari emandako maskarak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Herriak eta Hiriak Araba Gaixotasunak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Medikuntza albisteak COVID fokuak