Gizartea -

Auzitegi Gorena

Tafallan senarra hil zuen emakumea berriro epaituko dute

Emakumea errugabetzat jo zuen ebazpena herri-epaimahaiak berriro aztertu behar zuela dio Auzitegi Gorenak, "agerikoak ziren zalantzak argitzeko".

Maria Pilar Marcos Rubio Tafallako emakumearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Maria Pilar Marcos Rubio Tafallako emakumearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2009ko azaroaren 2an senarra hil zuen emakumearen aurkako epaiketa berriro egin behar dela berretsi du Auzitegi Gorenak, ohar baten bidez. Herri-epaimahaiarekin egindako epaiketa hartan auzipetua errugabetzat jo zuten.

Joan den otsailean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebazpen hori baliorik gabe utzi zuen eta emakumearen defentsak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegi Gorenak atzera bota du orain.

Gorena eta Nafarroako Auzitegia bat datoz esaterakoan epaia herri-epaimahaiari itzuli behar izan zitzaiola, "nabarmenak ziren zalantzak eta kontraesanak argitzeko".

Alabaina, horrelakorik egin ez zenez, datozen hilabeteetan epaiketa errepikatu beharko dute, herri-epaimahai eta magistratu ezberdinekin. Auzitegi Gorenaren erabakia irmoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea