Gizartea -

KORONABIRUSA

Ollo kontseilaria ZIUn, koronabirusak eragindako pneumoniak okerrera egin ondoren

Ostegunean jakinarazi zuen kontseilariak berak ospitaleratu egin zutela, COVID-19ak eragindako aldebiko pneumonia batengatik.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria, artxiboko irudi batean.
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria.
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria, artxiboko irudi batean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean dago larunbat goizaldetik, COVID-19ak eragindako aldebiko pneumoniak okerrera egin ondoren.

Ostegunean jakinarazi zuen kontseilariak berak, sare sozialen bidez, ospitaleratu egin zutela, COVID-19ak eragindako pneumonia batengatik.

Ondorengo mezua idatzi zuen Facebooken: "Egun on, Nafarroako Ospitale Gunean ingresatuta nago, COVID-19arekin. Etxean egun batzuk eman ondoren zomorroa gainditu nahian, azkenean ospitaleratu egin naute. Esku onenetan nago, irribarrea ahotik kendu gabe zaintzen zaituzten profesionalekin, bakarra bazina bezala. Beraz, orain gainditu egin behar dut. Zaindu denok. Hau zailtzen denean, benetan baita zaila".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Geroa Bai Nafarroa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea Osasunbidea gaur