Gizartea -

Sutea Barakaldon

Motor batek sua hartu eta bi auto erre ditu Barakaldon

Motor batek sua hartu duela eta, San Antonio kaleko auzokide bat izan da gaueko 4:20ak aldera Ertzaintza abisatu duena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor bat erre da eta bi kotxek kalte garrantzitsuak jasan dituzte gaur gauean Barakaldon gertatutako sute batean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

San Antonio kaleko auzokide bat izan da 04:20ak aldera Ertzaintzari motor batek sua hartu duela abisatu diona. Peugeot Eliseo modeloko motor bat izan da erraustuta suertatu dena.

Nahiz eta gertakariaren lekura Ertzaintzaren, Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen unitateak hurreratu, azkenean Udalaren kamioi bat izan da sutea itzali duena. Su horrek motorraren alboan zeuden Opel Vectra eta Lada Niva 4x4 ibilgailu bitan eragin ditu kalteak.

Poliziak gertakari honen nondik norakoak ikertuko ditu, sutea nahita eginikoa izan den edo ez argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea