Gizartea -
Ertzaintzaren errefortzua
Krimen Gaietarako Ertzaintzak 1.300 ikertzaile gehiago izango ditu
Orain arte Herritarren Segurtasunean lan egiten duten 1.300 ertzain Krimen Gaietarako arloan izango dira 2012ko urtarrilaren 15etik aurrera.
Erredakzioa
Orain arte Hiritarren Segurtasun arloan ikertzen ziharduten 1.300 ertzain Krimen Gaietarako arlora pasatuko dira 2012ko urtarrilaren 15etik aurrera, ikerketa egitasmo berriak ezartzen duenaren arabera.
Ertzaintzaren Krimen Gaietarako Poliziaren Alorreko arduradunek Ertzaintzaren ikerketa proiektu berria martxan jartzeko aurreikusitako bilerak amaitu dituzte gaur, sindikatuekin batzartuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Aurretik ere ikerketa lanak egiten zituzten 1.300 agente hauek hartuta, Krimen Gaietarako Alorrak Ertzaintza osoko agente guztien % 20 izango ditu.
Ikerkuntza alorraren antolakuntzan egingo dituzten berrikuntzek ez dute agenteek eskuratutako eskubideetan eraginik izango, eta “ezarpen plan jarraitu” batean oinarrituta jarriko dituzte indarrean. 2013ko lehen seihilekoan gainbegiratuko dituzte aldaketok, Herrizaingo Sailak adierazi duenez.