Gizartea -

Koronabirusa

Txertoen immunizazioaren iraupena argitu gabe dagoela ohartarazi du MOEk

COVID-19aren pandemiari aurre egiteko enpresa-farmazeutiko ezberdinek iragarri dituzten txerto esperimentalen harira zuhurtzia eskatu dute osasun agintariek.

Txerto baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Txerto baten artxiboko irudia.
Txerto baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soumya Swaminathan Munduko Osasun Erakundeko zientzialari buruak esan du Pfizer eta Moderna enpresa-farmazeutikoek COVID-19ari aurre egiteko txertoen harira egindako iragarpenak "pozgarriak" direla, baina ohartarazi du oraindik "hainbat zalantza" daudela kolektibo batzuetan –adineko pertsonengan, adibidez- immunizazioak izan dezakeen iraupenari buruz.

Hala, bi txerto horien inguruko datuak biltzen ari direla eta datozen asteetan informazioa zehatzagoa izango dutela erantsi du.

Moderna konpainia estatubatuarrak ziurtatu du bere txerto esperimentalak % 94,5eko eraginkortasuna daukala, baina Swaminathanek ezinbestekotzat jo du "itxarotea" eta "segurtasun profila" egiaztatzea horrela dela baieztatu ahal izateko.

Bestalde, Ignacio Garitano Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol programaren koordinatzaileak ere zuhurtzia eskatu du enpresa-farmazeutikoak egiten ari diren iragarpenen aurrean, epe laburrean txertorik izango ez dela eta denbora luzean segurtasun neurriak mantentzea derrigorrezkoa izango dela azpimarratuta.

Edonola ere, positibotzat jo du txerto bat baino gehiago izatea eta ziur agertu da merkaturatzen denean berme guztiekin egingo dela. "Txertoa jartzen didatenean lasaituko naiz, eraginkorra dela eta mundu guztiari jarri diotela jakinda", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Alarma egoera Munduko Osasun Erakundea