Gizartea -
Ezbeharra
Furgoneta batean hasi den suteak Etxebarriko etxe huts bat kiskali du
Antza, hutsik dagoen etxebizitza ondoan egon den furgoneta batean hasi da sua. Ertzaintza, Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa tokira joan dira.
Erredakzioa
Etxebarriko etxe huts batean hasitako sutea itzaltzen saiatzen ari dira Bizkaiko Suhiltzaileak. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, sua arratsaldeko 19:55etan hasi da.
Etxebarri eta Baskonia arteko bidegurutzean dagoen etxe batean gertatu da ezbeharra, N-634 errepide ondoan.
Antza, etxebizitza ondoan egon den furgoneta batean hasi da sua. Ertzaintza, Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa tokira joan dira, eta sua itzaltzen saiatzen ari dira.
Ezbeharrean ez da zauriturik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea