Gizartea -
OSTALARITZA
Bilboko ostalari eta merkatarien "maratoi gastronomiko birtuala", ostiralean
16:00etatik 20:00etara, Youtubeko Bilbao Centro kanalean, ostalaritzako profesionalek sukaldaritzako hainbat espezialitate prestatuko dituzte zuzenean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilbao Centro ostalari eta merkatarien elkarteak lehen "maratoi gastronomiko birtuala" emango du Youtuben duen kanalean datorren ostiralean, azaroaren 20an.
16:00etatik 20:00etara, ostalaritzako profesionalek sukaldaritzako hainbat plater (osasungarriak batzuk eta tradizionalagoak besteak) prestatuko dituzte zuzenean, eta kafe edo konbinatu on bat nola prestatu behar den irakatsiko dute. Errezetak edozein pertsonak, arazorik gabe, erreproduzitu eta dastatzeko pentsatuta daude.
Abando barrutiko 600 bat ostalari, merkatari eta zerbitzu enpresa biltzen dituen Bilbao Centro taldeak azaldu duenez, ekimen honen bidez "ostalaritzaren sektoreak bezeroekin eta etxeekin duen harreman zuzena babestu nahi da, lokalak itxita egon arren".