Gizartea -
Indarkeria matxista
Bi gizon ikerketapean Bilbon, emakume bati sexu abusuak egiteagatik
Biktimak salaketa jarri du igande goizaldean pairatutako erasoarekin lotuta.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak bi gizon ikerketapean jarri ditu emakume bati egindako sexu abusuak egin dizkiotelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez. Erasoa igandean gertatu zen, Bilbon.
Biktimak salaketa aurkeztu du, eta horren harira ireki du ikerketa Polizia autonomikoak. Iturriek ez dute erasoaren inguruko datu gehiago eman.
El Correo egunkariak jasotzen duenez, bi gizonek sexu abusuak eta lesio arinak egin zizkioten emakumeari Iturribide kaleko (Bilboko Zazpi Kaleak) etxebizitza batean igande goizaldean egindako festa batean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea