Gizartea -
Neguko ordutegia
03:00etatik 02:00etara atzeratu behar da ordularia igandean
Udako ordutegia amaituko da eta ordulariak ordubete atzeratuko dira Europar Batasun osoan. Neurri horri esker energiaren kontsumoa % 5 murrizten dela diote.
Erredakzioa
Igande goizaldean ordubete atzeratu beharko dira ordulariak eta 03:00etan 02:00ak izango dira, udako ordutegiari amaiera emango zaio horrela. Europar Batasuneko herrialde guztiak daude behartuta ordu aldaketa egitera energia kontsumoa % 5 murrizteko.
Hori horrela, Industria Ministerioaren arabera, martxotik urrira, udako ordutegia indarrean egon denean, Espainiako argiztapenean % 5 aurreztu da, 300 milioi euro inguru.
Kopuru horretatik, 90 milioi etxebizitzei dagokie, eta gainerakoa bigarren eta hirugarren sektoreko enpresen eraikinetako aurrezpenari.