Gizartea -
Istripua
Bi pertsona harrapatu ditu mendian ihes egin duen motor batek, Luiaondon (Araba)
Harrapaketa Aiara udalerriko baso-pista batean izan da. Motorraren gidariak ihes egin du.
Agentziak | Erredakzioa
Bi pertsona zauritu dira ihes egin duen motor batek harrapatuta, Luiaondoko (Araba) baso-pista batean, Segurtasun sailak ezan duenez.
Larunbatean, 13:00etan, izan da oraindik ikertzen ari diren harrapaketa. San Lorentzoko ermitatik gertu dagoen bidean zebiltzan bi pertsona harrapatu ditu motor batek.
Lekura bertaratu dira Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun langileak, eta zaurituak helikopteroz eraman dituzte Galdakaoko ospitalera (Bizkaia).
Baliabideak heldu direnerako, motorraren gidaria aldenduta zegoen, harrapatu dituen bi pertsonei laguntza bila joango zela esan ostean. Momentuz, Ertzaintzak ezin izan du identifikatu, eta laguntza eskatu die herritarrei.