Gizartea -

Gertakaria

Hiru pertsona hil eta beste bi zauritu ditu gizon batek Valentzian

33 urteko ustezko erasotzailea atxilotu du Valentziako Udaltzaigoak. Krimena Castellar izeneko alkate-auzoan jazo da.

Guardia Zibila eta ehorztetxeko zerbitzuak gertakariaren tokian. EFE
Guardia Zibila eta ehorztetxeko zerbitzuak gertakariaren tokian
Guardia Zibila eta ehorztetxeko zerbitzuak gertakariaren tokian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat eta 13 urteko bere semea eta beste emakumezko heldu bat hil dira Valentzian ustez bizilagun batek labankadaz eraso egin ostean. Beste bi lagun ere zauritu ditu ustezko erasotzaileak eta jada atxilotua izan da.

Krimena Castellar izeneko alkate-auzoan gertatu da 21:00ak aldera, Poetisa Leonor Perales kaleko 1 zenbakian. Argitzeke dauden arrazoiengatik gizon batek hiru pertsona hil eta beste bi zauritu ditu.

Valentzia Udaltzaingoa bertaratu da eta hilketa hirukoitzaren ustezko egilea atxilotu du. Atxilotuak 33 urte ditu.

Polizia gertakaria ikertzen ari da, baina biktimen eta erasotzailearen arteko loturarik dagoen ez dute argitu oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea