Gizartea -

61 urteko enpresaria

Gizon bat atxilotuta, etorkinei kontratu faltsuekin iruzur egiteagatik

Etorkinei eraikuntza-enpresa faltsuekin kontratuak sinarazten zizkien. Horren truke, 1.500 euro inguru kobratzen zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

61 urteko enpresari bat atxilotu dute Bilbon, etorkinei kontratu faltsuak sinaraztea leporatuta, 1.500 euroren truke, Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera.

Ertzaintzak azaldu duenez, enpresariak Europar Batasunetik kanpoko etorkinekin harremanetan jartzen zen, Afrikako iparraldekoak eta Senegaldekoak batik bat, eta Espainian euren egoera legeztatzea eskaintzen zien.

Horretarako, eraikuntza enpresa batekin kontratua sinatuko zutela esaten zien. Ertzaintzaren ikerketek argitu dutenez, enpresa horiek ez ziren existitzen. Kontratua sinatzearen truke, enpresariek 1.500 euro inguru konbratzen zizkien.

11 salaketa Ertzaintzaren arabera, atxilotuak aurretik lan egindako enpresa batzuen izena erabiltzen zuen etorkinen kontratuen baimena sinatzeko.

Momentuz, Ertzaintzak hamaika salaketa jaso ditu, engainatutako etorkinenak guztiak, eta ikerketarekin aurrera jarraitzen du biktima gehiagoren bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea