Gizartea -

A25

Koronabirusak ez du isildu indarkeria matxistaren aurkako aldarria

Azaroaren 25aren harira, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, milaka pertsona atera dira kalera herri eta hirietan emakumeenganako indarkeria salatzera.

Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa, Bilbon. Argazkia: EiTB
Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa, Bilbon.
A25eko manifestazioa, Bilbon

1:37

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtero bezala, azaroaren 25ean ospatu da Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Aurtengoa, ostera, ezberdina izan da, koronabirusak baldintzatutakoa. Pandemiak arreta mediatiko ia dena bereganatzen duen garai honetan, ordea, indarkeria matxistaren olatuak ere gora egiten jarraitzen du. Urtea hasi denetik hiru emakume hil dituzte Euskal Herrian.

Datu batzuk mahai gainean jartze aldera, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 4.781 emakumek jasotzen dute Ertzaintzaren babesa, iaz baino 122 gehiago dira (4.659, 2019an). Aldi berean, 2020an, gaur arte, 2269 dei jaso ditu indarkeria matxistaren biktimak artatzeko telefonoak (900 840 111), beste horrenbeste emakume biktimei dagozkienak. Konfinamendu-aldia dela eta -martxoaren 15etik ekainaren 21era bitartean-, guztira 798 dei jaso ziren.

Mobilizazioak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, kaleak morez jantzi dira berriro indarkeria matxista salatzeko eta erakundeei, eta herritarrei orokorrean, emakumeen aurkako indarkeria amaitzeko pausoak eman ditzaten eskatzeko.

Milaka pertsonak parte hartu dute herri eta hirietan deitutako manifestazioetan. Egungo egoerara egokitutako ekitaldiak izan dira, segurtasun distantziak zainduz.

Aldarrikapenen artean, konfinamenduak eta mugimendua mugatzen duten neurriek etxe barruko indarkeria matxista kasuak areagotu dituztela aipatu dute.

Astelehenero Bilbon elkartzen diren Pentsiodunen Mugimenduko emakumeek ere bat egin dute Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioekin, eta manifestuaren aldarrikapenak bere egin dituzte.

BIDEOA | Donostiako manifestazioa

A25eko manifestazioa, Donostian
A25eko manifestazioa, Donostian
A25eko manifestazioa, Donostian

2:48

BIDEOA | Gasteizko manifestazioa

A25eko manifestazioa, Gasteizen
A25eko manifestazioa, Gasteizen
A25eko manifestazioa, Gasteizen

1:08

BIDEOA | Bilboko manifestazioa

A25eko manifestazioa, Bilbon
A25eko manifestazioa, Bilbon
A25eko manifestazioa, Bilbon

1:37

BIDEOA | Iruñeko manifestazioa

A25eko manifestazioa, Iruñean
A25eko manifestazioa, Iruñean
A25eko manifestazioa, Iruñean

2:01

Erakundeen kanpainak

Aurten, Emakundek adineko emakumeen aurkako indarkeria ikusarazteko kanpaina abiarazi du. "Entzunez gero, ikusiko duzu. Soilik adi dagoen gizarte batek antzeman dezake indarkeria ezkutuena" lelopean, kanpaina egin du telebistan, irratian, off-line eta online medioetan eta sare sozialetan. Kanpaina honi begira, 55 eta 79 urte bitarteko zazpi emakumeren testigantzak bildu ditu Emakundek. Biktima horientzat ez da erraza izan euren testigantza ematea, baina guztiek ere beste emakume batzuei laguntzeko helburuarekin egin dute. 

Ildo horretan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak "indarkeriaren biktima diren emakumeei adi egoteko, babesa emateko eta laguntzeko" eskatu dio gizarteari, eta gaurko egunez "publikoki erakusteko emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten dutela eta indarkeria pairatzen ari direnei babesa ematen dietela", betiere osasun protokoloak errespetatuz.

Halaber, eskerrak eman dizkie biktimak artatzen lan egiten duten profesional guztiei. Emakundek bereziki gogoan izan ditu bizirik atera diren eta beren testigantza publiko egin duten emakumeak, beste emakume batzuei laguntza handia eskaintzen dietelako. Horregatik, eskerrak eman dizkie bereziki "Entzunez gero, ikusiko duzu" aurtengo Emakunderen kanpainan euren testigantzekin parte hartu duten emakumeei.

Emakundek ez ezik, Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak sentsibilizazio kanpainak egin dituzte azaroaren 25aren baitan.

Araban, Foru Aldundiak gazteengan eta sare sozialetan egin du azpimarra. "Aske maite" lelopean, kontrolaren eta "lodifobiaren" aurkako mezuak eta giza harreman osasuntsuen aldekoak zabaldu dituzte.

Indarkeria matxistaren aurreko urrats bat diren jarrera ikusezinak dira Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri duen sentsibilizazio kanpainaren ardatza. "Ez ikusi ez dagoenik. Indarkeria matxista da" da aukeratutako leloa. Ekimenak "ondoren indarkeria matxista sortzen duten eta batzuetan ikusi nahi ez diren jarrerak eta urratsak" daudela erakutsi nahi du.

Gipuzkoak ere kanpaina bat abiarazi du eguneroko eraso sexista normalizatuak "desaktibatzeko" helburuarekin. "Indarkeria matxistaren aurrean ez zaitez ikusle huts bat izan" lelopean, ohiko indarkeria normalizatu horren kontzientzia hartzea bilatzen du.

"Ireki begiak. Berdintasunean aurrera egiteak emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazten du" leloa du aurten Nafarroako Gobernuak azaroaren 25erako prestatu duen kanpainak. Kanpainak gertuko inguruneetan indarkeria matxista identifikatzeko eta berdintasunaren esparruan aurrera egiteko deia egiten du. Helburua da herritarrek eremu pertsonalean, familiarrean, sozialean eta lanekoan gertatzen diren eguneroko indarkeriak identifikatzea eta desagerrarazteko konpromisoa hartzea.

Halaber, Nafarroako Gobernuak koronabirusaren biktimei eta bizirik atera direnei omenaldia egiteaz gain, pandemiaren lehen lerroan oinarrizko zerbitzuetan lan egiten duten eta gehiengoa diren emakumeak gogoratu ditu Foru Gobernuak, hala nola osasun, gizarte, hezkuntza eta merkataritza zerbitzuetan.

Gainera, Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat aurkeztu du indarkeria mota hori gaitzesteko, elkarretaratze isila egin du eta pankartak zintzilikatu ditu Nafarroako Jauregiko balkoietan, "Indarkeria matxista gehiagorik ez" leloarekin.

Gaur goizean, Arabako Foru Aldundiak, Batzar Nagusiek eta Gasteizko Udalak parte hartu dute azaroaren 25aren harira Gasteizen deitutako elkarretaratzean.

Bizkaiko Batzar Nagusietan osoko bilkura egin dute goizean, eta emakumeentzako laguntza-neurriak diseinatzeko biktimei entzungo dietela aurreratu dute.

Lehendakaritzaren egoitzan ere minutu bateko isilunea egin dute, Eusko Jaurlaritzako sailburuek eta Iñigo Urkullu lehendakariak.

BIDEOA | Indarkeria jasaten duten emakumeen ia erdiek ez dute salatzen

Indarkeria jasaten duten emakumeen ia erdiek ez dute salatzen
Indarkeria jasaten duten emakumeen ia erdiek ez dute salatzen
Indarkeria jasaten duten emakumeen ia erdiek ez dute salatzen

1:32

BIDEOA | Tratu txarrak salatzearen beharra azpimarratu du Ertzaintzak

Tratu txarrak salatzearen beharra azpimarratu du Ertzaintzak
Tratu txarrak salatzearen beharra azpimarratu du Ertzaintzak
Tratu txarrak salatzearen beharra azpimarratu du Ertzaintzak

1:16

Genero indarkeria, zenbakitan

Gaur egun, Nafarroan, 1.103 kasu aktibo daude erregistratuta Viogen sisteman; horien artean, 561 emakumek poliziaren babesa behar dute, eta ia hamar arrisku handiko edo muturreko egoeran daude.

Urtarrila eta iraila bitartean, 90 emakume eta 82 seme-alaba artatu behar izan ditu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta integrala emateko taldeen sareak, eta aurten profesionalen kopurua handitu egin da. COVID-19aren ondorioz martxoan konfinamendua hasi zenetik, eta irailera arte, salaketak % 30 igo dira 2019ko epe berarekin alderatuta.

2020an, gaur arte, 2.269 dei jaso ditu indarkeria matxistaren biktimak artatzeko telefonoak (900 840 111) Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Deien % 55,31 Bizkaitik egin ziren (1255), % 26,70 Gipuzkoatik (606), % 15,64 Arabatik (355) eta % 2,88 autonomia-erkidegotik kanpokoak izan ziren (53).

Etxealdi garaian -martxoaren 15etik ekainaren 21era bitartean-, guztira 798 dei jaso ziren; haietatik, % 74,88 biktimek beraiek egin zituzten (596). % 18,59 beren inguruneko pertsonek egin zituzten (148), eta % 6,53, profesionalek (52).

Bestalde, genero indarkeriaren biktima izan diren 4.781 emakumek - iaz baino 122 gehiagok- jasotzen dute, gaur egun, Ertzaintzaren babesa. Lurraldeka, 2.254 dira Bizkaian (2019ko azaroan, 2.356), 838 Araban (752) eta 1.689 Gipuzkoan (1.551).

BIDEOA | Indarkeria matxistaren eraginez emakume bat hil dute aurten Ipar Euskal Herrian

Indarkeria matxistaren eraginez emakume bat hil dute aurten Ipar Euskal Herrian
Indarkeria matxistaren eraginez emakume bat hil dute aurten Ipar Euskal Herrian
Indarkeria matxistaren eraginez emakume bat hil dute aurten Ipar Euskal Herrian

1:21

BIDEOA | Asier Nieblaren familiak indarkeria matxistaren legea aldatzea nahi du

Asier Nieblaren familiak indarkeria matxistaren legea aldatzea nahi du
Asier Nieblaren familiak indarkeria matxistaren legea aldatzea nahi du
Asier Nieblaren familiak indarkeria matxistaren legea aldatzea nahi du

1:21

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Indarkeria matxista Espainian Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba EAE Emakunde argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Manifestazioak Tratu txarren biktimak Matxismoa