Gizartea -

Koronabirusa

Sputnik V txertoak % 95etik gorako eraginkortasuna du, bigarren azterlanaren arabera

Gainera, 10 dolarretik beherako kostua izango du eta erraza izango da edonora garraiatzea, deshidratatzeko aukera ematen duelako.

Sputnik V txertoaren dosia. Argazkia: Efe
Sputnik V txertoaren dosia. Argazkia: Efe
Sputnik V txertoaren dosia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sputnik V txertoak % 95eko eraginkortasuna eman zuen lehenengoa dosia jaso eta 42 egunera, eta 10 dolarretik beherako kostua izango du, Gamaleya Zentroak eta Errusiako Inbertsio Zuzenen Funtsak (FIDR) jakitera eman dutenez.

Bigarren azterketaren lehenengo datuen arabera, txertoaren eraginkortasuna % 91,4koa da dosia eman eta 28 egunera.

Horren harira, azterketa klinikoetan ondorioztatu zen, % 91,4ko eraginkortasunarekin, 39 pertsona kutsatu zirela, baina horietako 31k plazeboa jaso zuten, eta 8k soilik txertoa.

Guztira, 14.095 boluntariok jaso zuten txertoa, eta 4.699k, plazeboa, ohar ofizialaren arabera

Gaur egun 40.000 boluntario ari dira hirugarren fasean parte hartzen, eta 22.000k lehenengo dosia jaso dute, eta 19.000k lehenengoa eta bigarrena.

Azterketetan, aditu errusiarrek ez dute "ezusteko" albo kalterik atzeman txertoa jaso duten boluntarioen artean.

10 dolar baino gutxiago

FIDRek azpimarratu du prezioa 10 dolarretik beherakoa izango dela, hau da, mRMA erabiltzen duten txertoen (Moderna eta Pfizer) erdia.

Gainera, deshidratatutako txertoen ekoizpena martxan jarri du Errusiak, liofilizazio teknologiaren bitartez, eta horrek nabarmen erraztuko du garraioa, baita leku apartatuenetara ere.

Atzerriko merkatura zabalduko duten Sputnik Ven lehenengo partida 2021eko urtarrilean iritsiko zaie bezeroei, dagoeneko sinatu dituzten akordioen arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa