Gizartea -

Merkataritza-gune batean

Futboleko kromo zorroak lapurtzen saiatzeagatik bi atxilotu Gasteizen

22 urteko bi gazte atxilotu dituzte 420 euroko kopururaino iristen diren 70 kromo zorro lapurtzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Gasteizen, bertako denda batean futboleko kromo zorroak lapurtzen saiatzeagatik; 420 euro denera.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo eguerdian egin zituzten atxiloketak Arabako hiriburuko merkataritza-gunean lapurtzen saiatzeagatik.

Segurtasuneko langileek hartu zituzten gazteak Ertzaintza iritsi zen arte denda batean lapurtzen ari zirela ikusi ostean.

Futboleko 70 kromo zorro hartu eta ordaindu gabe joan nahi zutenean harrapatu zituzten. Atxilotuak epailaren aurretik pasatu dira jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea