Gizartea -

Lege berria

Alokairua ordaintzen ez dutenak 10 egunetan kaleratuko dituzte gaurtik

Hemendik aurrera, ez da epaiketarik behar izango maizterrak kaleratu ahal izateko.

Kaleratze baten aurka Gasteizen egindako protesta bat. EITB
Kaleratze baten aurka Gasteizen egindako protesta bat. EITB
Hipoteka ez ordaintzeagatik, etxea bankuari eman behar izan dio

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera azkarrago kaleratu ahal izango dituzte hileroko alokairua ordaintzen ez dituzten maizterrak. Izan ere, indarrean sartu da Prozesuak Bizkortzeko Neurrien Legea.

Hemendik aurrera, alokairua ordaindu ez duen eta etxebizitzaren jabeak salatutakomaizterrak 10 eguneko epea izango du zorra kitatzeko, etxetik joateko edo aleazioak aurkezteko. Hala egin ezean, zuzenean kaleratuko dute, epaiketa egin gabe.

Orain arte, jabeak salaketa aurkeztu eta gero epaileak epaiketa egiteko data ezartzen zuen, eta prozesuak hilabeteak behar zituen.

Nolanahi ere, Sergio Lusilla abokatuak ohartarazi du kaleratze prozesuak ezin izango direla bizkortu epaitegietan langile gehiago kontratatu ezean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea