Gizartea -
Trafikoa
Bost zauritu A-8an, Barakaldon, hainbat ibilgailuk talka egin ostean
Hiru ibilgailuk eta kamioi batek talka egin dute Ugartera doan errepidea baino apur bat lehenago (Barakaldo). Istripuak auto-ilara luzeak eragin ditu.
Erredakzioa
Bost lagun zauritu dira A-8 autopistako aldatzeko gunean, Ugartera doan errepidea baino apur bat lehenago (Barakaldo, Bizkaia), izandako istripu batean.
Ertzaintzak zabaldu duenez, hiru ibilgailuk eta kamioi batek talka egin dute. Ondorioz, ibilgailu kopuru handia duen errepide honetan auto-ilara luzeak sortu dira.
Ezbeharra 13:00ean jazo da, Kantabriarako noranzkoan. Oraindik ez dituzte argitu istripuaren nondik norakoak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea