Gizartea -

Muturreko meteorologia

Abisu horia haizeagatik asteazkenerako eta ostegunerako EAEn

Herrizaingo Saileko Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren arabera, litekeena da ageriko zonaldeetan haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gurean asteazkenerako, azaroak 2, eta ostegunerako, azaroak 3, hegoaldeko haize-bolada gogorrak izateko arriskua dela eta.

Horrela, baliteke ageriko zonaldeetan 100 km/h-rainoko haize-ufadak egotea, mendiko zonaldeetan bereziki; ez ageriko zonaldeetan, berriz, 80 km/h-rainoko haize-boladak espero dira. Astearterako abisua egun osorako mantendu dute; asteazkenean, ordea, abisua 00:00etatik 09:00ak arte iraungo du.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan eguzkia izango dugu protagonista. Gainera, 24º-rainoko temperatura maximoak izango ditugu. Asteartetik aurrera egun hodeitsuagoak etorriko zaizkigu. Joerak dioenez, asteburuaren hasierarako euria izango dugu hizpide.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea