Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon emazteari ukabilkadak emateagatik

Bestalde, Udaltzaingoak beste gizon bat atxilotu du 19 urteko neska bati ustez eraso egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustezko emakumeenganako sexu indarkeria leporatuta, Udaltzaingoak bi atxiloketa egin ditu asteburu honetan Bilbon

Lehenengo gertaera aurreko ostiralean suertatu zen 19:00 aldera Bilboko Santo Domingo Guzman kalean dagoen etxebizitza batean. Biktimak polizia agenteei azaldu zienez, atxilotuak hainbat ostiko eta ukabilkada eman zizkion aurpegian, eta horren ondorioz hezur malarra gorrituta eta handituta zeukan eta eskuineko belarrian zauriak.

Berak eta bere 10 hilabeteko alabak heriotz mehatxuak jaso zituztela ere salatu zuen.

Bukatzeko, ez zela horrelako erasoak jasotzen zituen lehen aldia izan gaineratu zuen.

Atxiloketa gehiago

Bestalde, Bilboko Udaltzaingoak 31 urteko gizon bat (J.J.Z.) atxilotu du, 19 urteko neska bati sexu erasoa egin izana egotzita. Udaltzaingoak komunikatu baten bidez zabaldu duenez, emakumezkoak ipurmasailak ukitu izana egotzi dio.

Gertakari hau aurreko larunbateko 02:00 aldera gertatu zen, Bilboko Polizia Munizipala Epalzaren Alarguna kalean patruilatzen ari zen bitartean gazte batek laguntza eskatu zionean.

Honek azaldu zien momentu horretan bizikletan zihoan pertsona batek ipurmasailean zirriak egin zizkiola minutu batzuk lehenago. Agenteek pertsona hori harrapatzea lortu zuten, eta nahiz eta dokumentaziorik ez eduki, atxilotuta eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea