Gizartea -

Garraio publikoa

Autobus linea berri batek Forondako eta Loiuko aireportuekin lotuko du Gasteiz

Arabako eta Bizkaiko aldundiek "elkarlanerako akordioa" hitzartu dute, Gasteiz eta Bilbo arteko autobus lineak kudeatzeko.

Gasteizko Foronda aireportua
Gasteizko Foronda aireportua
Gasteizko Foronda aireportua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autobus linea berri batek Forondako eta Loiuko aireportuekin lotuko du Gasteiz, bi lurralde horietako aldundiek hitzartu duten akordioari esker.

Horrekin, bukatutzat eman dute bi hiriburuak lotzen dituen linearekin lotuta zuten gatazka, Gasteiz eta Bilbo arteko zerbitzuak bien artean kudeatzea itundu dutelako.

Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko da kontzesioa lizitatzeaz, eta Arabakoak, berriz, ibilbideak, geltokiak, ordutegiak eta tarifak erabakiko ditu Gasteiz-Bilbo linean eta Murgiatik pasatzen den linean.

Blanca de la Peña eta Miguel Angel Gomez Arabako eta Bizkaiko aldundietako garraio arduradunek aurkeztu dute akordioa, ostiral honetan. Duela urtebete, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak erabaki zuen Arabari zegokiola Gasteiz eta Bilbo arteko linea kudeatzea, ibilbidearen zati handiena bertatik igarotzen delako.

Bizkaiko aldundiak, baina, ebazpen horren aurkako helegitea jarri zuen. Dena den, azkenean akordioa hitzartu dutenez, alegazioa kenduko duela iragarri du, orain dela hiru urte abiatutako prozesu judizialari amaiera emanez.

Bi lurraldeen arteko kudeaketa gauzatzeko, hitzarmen bat sinatuko dute biek ala biek. Hala, Otxandio, Ubidea eta Murgiatik doan linea, Leioa EHU eta Gasteiz artekoa eta Algorta eta Gasteiz lotzen dituena gestionatuko dituzte.

Halaber, gaur iragarritako linea berriaz arduratuko dira. Esan bezala, arabarren mugikortasuna errazte aldera, Foronda eta Loiu lotzen dituen zerbitzua aurkeztuko dute aurki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Araba EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko Aireportua Garraio publikoa