Gizartea -

Greenpeace-ren salaketa

Zaragozako Fiskaltza Garoñako zentral nuklearra ikertzen ari da

Sobroneko urtegiko ura gehienez hiru gradu berotzeko baimena du Garoñako zentral nuklearrak. Uraren ohiko tenperatura hamar gradu ere berotu izan duela salatu du Greenpeacek.

Zaragozako Fiskaltza Garoñako zentral nuklearra ikertzen ari da. EFE
Zaragozako Fiskaltza Garoñako zentral nuklearra ikertzen ari da
Zaragozako Fiskaltza Garoñako zentral nuklearra ikertzen ari da

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaragozako Fiskaltza Garoñako zentral nuklearra ikertzen ari da, Ebro ibaia gehiegi berotzen duen ala ez argitzeko. Greenpeace elkarte ekologistak jarritako salaketaren atzetik etorri da ikerketa. Zentraletik diote, eskatutako neurriak betetzen dituztela.

Sobroneko urtegiko ura gehienez hiru gradu berotzeko baimena du Garoñako zentral nuklearrak. Greenpeacek Anbiotek enpresaren bitartez tenperatura horiek neurtzeari ekin zion udaberrian, eta uraren ohiko tenperatura hamar gradu ere berotu izan duela neurtu du.

Talde ekologistak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak neurtutakoak ez datoz bat. Horregatik Zaragozako Ingurumen Fiskaltzak gaia argitzeko ikerketa zabaldu du.

Hozte sistemak

Guadalajaran dagoen Zoritako zentral nuklearrak eta Tarragonako Asco zentralak errekak gehiegi ez berotzeko hozte sistemak jarri dituzte dagoeneko.

Oraindik ez dago argi Garoña PSOEk adostu zuen bezala 2013ko uztailaren 13an itxiko duten edo ez. 20 egun besterik ez dira gelditzen hauteskundeetarako, eta Alderdi Popularrak adierazi du ez duela zentrala ixteko asmorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea