Gizartea -

HARRAPAKETA

Bi gazte oso larri zauritu dituzte Bilbon, autoarekin harrapatuta

Atzo 20:45 aldera gertatu zen harrapaketa Boluetan, eta auto-gidariak ihes egin zuen. Autoa topatu du jada Bilboko Udaltzaingoak, baina ez dago oraingoz atxiloturik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 eta 21 urteko bi gazte larri zauritu zituzten atzo iluntzean Bilbon, Bolueta auzoko zebra-pasabide batean harrapatuta. Istripuaren ostean, ihes egin zuen autoak eta Udaltzaingoa gidariaren bila ari da.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, 20:45 aldera, Renault markako auto gris batek bi gazte harrapatu zituten Bilbao-Galdakao bideko 8. zenbakian, Mercadona supermerkatuaren parean, eta ihes egin zuen.

Kolpearen ondorioz, hainbat metro aurrerago artatu behar izan zituzten bi gazteak eta larri eraman zituzten ospitalera.

Bilboko Udaltzaingoa lekuko bila dabil eta bi bide jarri ditu harremanetan jartzeko: 94 420 50 40 telefonoa eta atestados-trafico.ssc@bilbao.eus emaila.

Gaur goizean ezagutzera eman denez, aukitu dute jada autoa, eta gidariaren bila ari dira orain. Ez dago atxiloturik oraingoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeak Gazteak