Gizartea -
AHT Nafarroan
AHTk Nafarroan izan lezakeen errentagarritasun soziala aztertu dute
Ikerketa honen sustatzaile nagusia Sustrai Erakuntza Fundazioa izan da, eta Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etchart EHUko ekonomialari eta ikertzaileek lagundu diote.
Erredakzioa
Nafarroan Abiadura Handiko Trenak izango lukeen errentagarritasun soziala aztertu du Sustrai Erakuntza Fundazioak Iruñean aurkeztu duen ikerketa ekonomiko batek. Honen helburua nazioartean abiadura handiko trenbideen errentagarritasun soziala ikertzea izan da, alde batetik, eta, beste aldetik, horrelako proiektu batek Nafarroako Foru Erkidegoan izan dezakeen errentagarritasun sozioekonomikoa neurtzea.
Nafarroako abiadura handiko trenaren ibilbidea Espainiako sarearen barruan dagoenez, azpiegitura horrek Estatuko beste hainbat lekutan zein eragin eta motibazio izan dituzten aztertu behar dela uste dute. Behin hori eginda eta nazioarteko esperientziak jasota, azkenean eraiki egiten badute, azpiegiturak Nafarroan zein eragin ekonomiko eta sozialak izango dituen identifikatzeko gai izango direla uste dute.
Hurrengo asteazkenean, azaroak 9, aurkeztuko dituzte ikerketa honen ondorioak Iruñeko Golem-Baiona zinema aretoan, 19:30ean.
Sustrai Erakuntza irabazi-asmorik gabeko fundazioa 2010ean sortu zen, “ingurumenaren eta lurraldearen kontrako erasoei erantzuteko”. Ikerketa aurkeztuta, Sustrai Erakuntza Fundazioak errekurtso berriak gehitu nahi dizkio eztabaida politiko, sozial eta teknikoari