Gizartea -
Bezeroak banatzen zituzten
7 milioi euroko isuna jarri diete Bilboko portuko kamioilariei
Garraiolari Autonomoen Sindikatuak (Sintrabi) 4.608.162 euroko isuna ordaindu beharko du. Bidetrans S.L.k 1.436.857 € ordainduko ditu, eta C.B. Bilbao S.L.k 1.034.107 €.
Erredakzioa
Espainiako Lehiarako Batzordeak (CNC) zazpi milioiko isuna jarri die hainbat garraiolari elkarteri, horren esanetan, Bilboko portuan errepide bidezko garraio guztia kontrolatzeko “kartel bat osatzeagatik”.
CNCk azaldu duenez, sistema honen bidez negozio horretan parte hartzen zutenek "bezeroak banatzen zituzten, distantziaren eta zamaren arabera prezioak finkatzen zituzten, eta akordio horiek betetzea kontrolatzen eta zaintzen zuten".
Garraiolari Autonomoen Sindikatuak (Sintrabi) 4.608.162 euroko isuna ordaindu beharko du. Bidetrans S.L.k 1.436.857 € ordainduko ditu, eta C.B. Bilbao S.L.k 1.034.107 €.
CNCren Kontseiluaren erabakian, urriko 26an datatua, azaltzen da " gizartearen onurarako, merkatuak ondo funtzionatzeko behar dituen irizpideen arau hausterik larrienetakoa dela" honako hau.
CNCk egindako ikerketak erakusten du "2002tik 2006arte, gutxienez, Sintrabik kontrolatzen zituela Bilboko portuko errepide bidezko merkantzien garraioak, eta helburu hori lor zedin portu horretan base operatiboa zeukaten hainbat garraio enpresen kolaboratzen zuten.
Konkurrentziaren Komisio Nazionalak azaltzen duenez, sistema horretan parte hartzen zuten garraiolariek bezeroak banatzen zituzten, distantziaren eta zamaren arabera prezioakfinkatzen zituzten, eta akordio horiek betetzea kontrolatzen etazaintzen zuten".