Gizartea -
Gertakaria
Sutea izan da Irunen eta bi pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik
Sua goizaldean piztu da etxebizitza batean eta gaineko solairuetako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
Erredakzioa
Bi pertsona artatu behar izan dituzte gaur goizaldean Irunen piztu den sute baten ondorioz kea arnasteagatik, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Sua 02:15 aldera piztu da Luis de Uranzu kaleko bosgarren solairuan. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira eta gaineko solairuetako bizilagunak etxetik atera dituzte.
Sua piztu den etxean bizi ziren bi pertsonak artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik eta horietako bat Bidasoa Ospitalera eraman behar izan dute.
02:40erako sua kontrolpean zegoen. Ikerketaren emaitzak jakiteke badaude ere, sua etxebizitzako sofa batean piztu zela pentsatzen dute.