Gizartea -

Hegazkineko konexio berria

EasyJetek Bilbo-Geneva konexio berria inauguratu du.

2012an 39.000 bidaiari izatea espero du konpainiak.

Loiuko aeroportua. EITB
Loiuko aeroportua. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan inauguratutako Bilbo-Geneva (Suitza) ibilbide berriari esker, EasyJetek hurrengo urtean 39.000 pertsona garraiatzeko gai izango dela kalkulatu du.

Nahiz eta ibilbide honek urriaren 31tik jardun duen, gaur aurkeztu da jendaurrean Javier Gandara Espainiako eta Portugaleko Easyjeteko zuzendari nagusiaren eta Jon Gangoiti Bilbao Air enpresako zuzendariaren eskutik, besteak beste. Gandarak azaldu du ibilbide berria "business bidaiariaren aldeko apustua" da, Bilbo Genevarekin, negozio hiri handi batekin, lotuko baititu.

"Amets zahar" bat

Swiss Airen porrotaren ostean, Genevarekin izandako konexioa errekuperatzea aspaldiko "amets zahar" bat zen Loiuko aireportuarentzat. Astelehen honetatik aurrera, kostu baxuko airelinea honek astelehen, asteazken eta ostiraletan eskainiko ditu hegaldiak. Ibilbide hau konpainia honek Ibizara, Londresera, Erromara eta Manchesterrera dituenei gehitu beharko zaio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea