Gizartea -

Eguraldia

EAEn elurragatik ezarritako abisu horia bertan behera geratu da

Opakua mendatea (Araba) itxita dago kamioientzat eta ibilgailu artikulatuentzat, elurra eta izotza direla eta.

Elurra Leitzaranen. Irudia: EFE
Elurra Leitzaranen
Elurra Leitzaranen. Irudia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurragatik asteazken honetan, abenduak 9, indarrean zegoen abisu horia bertan behera geratu da.

Opakua mendatea itxita dago kamioientzat eta ibilgailu artikulatuentzat, elurra eta izotza direla eta. Autoek, berriz, kateak edo neguko pneumatikoak eraman behar dituzte, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren datuen arabera.

Halaber, Legutio eta Durango arteko A-623 errepidean eta Arabako Altube, Azazeta, Gasteiz, Gatzaga, Herrera, Kruzeta eta Zaldiaran mendateetan arreta handiz ibiltzea gomendatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak