Gizartea -

BARAKALDOKO KRIMENA

Barakaldon txiki-txiki eginda agertu zen gizonaren emaztea espetxeratu dute

Azkenik, DNA frogek baieztatu dute gorpuzkiak uztailean Barakaldon desagertutako gizonarenak direla. Beste atxilotua epailearen esku uzteko zain dago.

Emakumea atxilotu zuten unea. Argazkia: EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Emakumea atxilotu zuten unea.
Emakumea atxilotu zuten unea. Argazkia: EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den azaroaren 26an Barakaldon aurkitutako gorpuzkiak uztailean desagertutako gizonarenak direla baieztatu ondoren, iragan astean atxilotutako emakumea, gizonaren emaztea, alegia, espetxeratu egin dute astearte honetan. Gainera, kasu honetan atxilotutako beste pertsona polizia-etxean dago, epailearen aurrean agertzeko zain, kasuaren berri duten iturriek jakitera eman dutenez.

Ertzaintzak gorpu baten arrastoak aurkitu zituen Barakaldoko Arrontegi mendian. Uztailean irekitako ikerketaren barruan zegoen aurkikuntza hori, Bizkaiko udalerrian bizilagun bat desagertu zela salatu ondoren. Azkenik, DNA frogek baieztatu dute desagertutako gizonarenak direla gorpuzkiak.

Gorputz zatiak topatu ostean, desagertuaren bikotekidea atxilotu zuten, eta ondoren epailearen esku utzi zuten. Harekin batera, gizon bat ere atxilotu zuten, emakumearen bikotekide ohia, eta polizia-etxean dago, epailearen aurrean agertzeko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo EAE Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Krimenak azken ordukoa