Gizartea -
Euritea
Metro Bilbaok Portugalete-Santurtzi tartea itxi egin du uholdeengatik
Egoerari aurre egiteko, autobus zerbitzu bat martxan jarri dute Portugaletetik Kabiezesera. Autobusek metroaren ordutegi berbera izango dute.
Erredakzioa
Kabiezeseko etorkizuneko geltokiko lanen eta euritearen ondorioz sortutako uholdeek Metro Bilbaoren Portugalete eta Santurtziko tartea ixtea eragin dute. Zerbitzua autobusak egiten ari dira.
Metro Bilbaoko arduradunek jakinarai dutenez, erabakia segurtasun arrazoiek bultzatuta hartu dute. Portugalete eta Kabiezeseko autobus zerbitzua gutxienez igandean mantenduko da, metroaren ohiko ordutegia betez.
Larunbata izanda, autobus zerbitzua gau osoan ibili da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea