Gizartea -

Euritea

Iruneko bizilagun bat desagertu egin da ubide bateko urek eramanda

Iluntzean, erreskate lanak bertan behera utzi dituzte eta astelehen goizen berriro martxan jartzeko asmoa dute.

Irungo 76 urteko gizonezkoa ubide bateko ur korronteak eraman du. Argazkia: Pablo Roa.
Irungo 76 urteko gizonezkoa ubide bateko ur korronteak eraman du. Argazkia: Pablo Roa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza eta Gurutze Gorria Irungo 76 urteko bizilagunaren bila aritu dira. Gizonezkoa ortu batean zegoen eta ubide batera erori da; urak eraman egin du.

Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera, igandeko 18:00ak aldera pertsona batek abisua eman du ubide bateko urak gizonezko bat arrastaka zeramala esanez. Ubide hori Iruneko Ventas auzotik pasatzen da, kanalizatuta dago eta Hondarribian bukatzen da, Jaizubia inguruan.

Ertzaintzak eta Gurutze Gorriak operazio berezia martxan jarri dute eta Iruneko bizilaguna aurkitzen saiatu dira, ontzi bat erabilita, baina ez dute gizonaren arrastorik ikusi.

Erreskate lanak bertan behera utzi dituzte iluntzean eta astelehen goizen berriro martxan jarriko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea