Gizartea -

TRAFIKOA

Pertsona bat zauritu da hiru ibilgailuren arteko istripuan, N-1ean, Araman

Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi dute Gasteizerako noranzkoan. Erreia berriro zabaldu ostean, trafikoa normaltasunera itzuli da 09:00ak baino lehen.

Istripua gertatu den tokia, Araman, N-1 errepidean. Argazkia: Google Maps
Istripua gertatu den tokia, Araman, N-1 errepidean
Istripua gertatu den tokia, Araman, N-1 errepidean. Argazkia: Google Maps

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidean, Arama parean, pertsona bat arin zauritu da gaur goizean, hiru ibilgailuk talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilarak sortu dira Gasteizera bidean.

Hiru ibilgailuren arteko istripua Ikaztegietako tunela baino pixka bat lehenago gertatu da.

Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi dute Gasteizerako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira.

Erreia berriro zabaldu ostean, trafikoa normaltasunera itzuli da 09:00ak baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak 1 errepide nazionala istripuak Errepideko istripuen biktimak Goierri