Gizartea -

Eraso informatikoen kontra

Hiru fiskal izango dira EAEn, informatika delituak ikertzeko

Jorge Bermudez, Ana Avila eta Arantza Lopez Martin fiskalak arduratuko dira Euskadiko informatika delituez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Bermudez, Ana Avila eta Arantza Lopez Martin fiskalak izango dira EAEko informatika delituen ikerketen arduradunak. 

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiarekin ere bildu da Tejada, eta, geroago adierazi duenez, Fiskaltzak lurralde guztietan Polizia taldeekin elkarlanean arituko den fiskal sarea sortzea erabaki du. Euskadin lan horretan jardungo duten pertsonak hautatu dituzte eta kargu hartze ofiziala azaroaren amaiera aldean izango da, Gabonak baino lehen lanean has daitezen.

Jorge Bermudez fiskala Gipuzkoako informatika delituez arduratuko da, Ana Avila Arabakoez eta Arantza Lopez Martin Bizkaikoez.

Informatika krimenen kontrako fiskal nagusiak adierazi duenez, "arazo larri baten aurrean gaude" teknologien eta komunikazioaren tresnen erabilerak "gauza on asko" dituela esan du, baina baita negatiboak ere eta "delituak egiteko forma berriak" sortu direla ohartarazi du. Halaber, delituak sarean errazago egiten direla ohartarazi du eta gaizkileak aurkitzea zaila dela erantsi du.

Euskadin, Estatuko gainerako erkidegoetan bezala, sarearen bitartez egindako iruzurrak dira delitu nagusiak, ondoren Internet bidezko haur pornografia delituak daude eta adingabeei jazarpenak.

Calparsorok adierazi duenez, 2010ean Gipuzkoan hiru bider handitu ziren Internet bidezko iruzurrak, eta Bizkaian ere nabarmen egin zuten gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea