Gizartea -

GIPUZKOA

Bi pertsona atxilotu dituzte Donostian, desordena publikoa egotzita

Larunbatean Ertzaintzak izandako jarduna salatzeko antolatutako manifestazioaren ostean, istiluak izan dira manifestarien eta Ertzaintzaren artean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu bart Donostian, desordena publikoak eragitea leporatuta. Iragan larunbatean Ertzaintzak izandako jarduna salatzeko manifestazioa amaitu ondoren istiluak izan ziren manifestarien eta Ertzaintzaren artean.

Istiluak 20:00ak aldera hasi ziren Narrika kalean, "errepresioaren aurka eta auzoen alde" Donostiako Alde Zaharrean deitutako mobilizazioaren ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako bertsioaren arabera, manifestazioan parte hartu zuten gazteak ertzainen aurka oldartu ziren, bolanderak, petardoak, botilak eta tornilloak jaurtiz.

Hala ere, Ernaik jarrera oldarkorra izatea egotzi dio Ertzaintzari.

Bart atxilotutako bi gazteek ertzain-etxean jarraitzen dute epailearen aurretik igaro zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Ertzaintza Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak gaur