Gizartea -
Koronabirusa
1.127 salaketa jarri dituzte asteburuan EAEn, osasun neurriak ez errespetatzeagatik
Isun gehienak mugikortasun neurriak ez betetzeagatik jarri dituzte, baina maskara oker erabiltzeagatik eta kalean alkohola kontsumitzeagatik ere asko jarri dituzte.
eitb.eus
Ertzaintzak eta udaltzaingoek 1.127 isun jarri dituzte asteburuan EAEn, koronabirusaren pandemiaren aurka borroka egiteko ezarritako osasun arauak urratzeagatik.
Lurraldez lurralde, honela banatzen da Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarduera bateratua: 258 isun Araban, 501 Bizkaian eta 368 Gipuzkoan.
EAEn guztira egindako salaketak (628) mugikortasun murrizketak ez betetzeagatik edota sei pertsona baino gehiago elkartzeagatik egin dituzte. Horietako 431 etxeratze agindua ez errespetatzeagatik jarri dituzte.
Maskara ez janzteagatik edo behar bezala ez erabiltzeagatik, berriz, 284 pertsona salatu dituzte, eta kalean alkohola kontsumatzeagatik 116 isun jarri dituzte.
Gainerako isunak, besteak beste, kalean bi metroko tartea utzi gabe erretzeagatik eta ostalaritzaren ordutegia ez betetzeagatik jarri dituzte.